2020(e)ko urtarrilakren 1(a), asteazkena

1562- Lope Agirreren estatua

2021eko ABENDUKO KULTUR HAMABOSTALDIA

A- HITZALDIAK
B- ANTZERKIA
C- BIBLIOGRAFIA
D- LOPE AGIRREREN HIRU ESKUTITZAK (Jatorrizkoak)

------------o0o0o-----------

A- HITZALDIAK
Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan

Abenduak 14
Gaia: “XVI. mendeko Ameriketako konkistatzaileak
Hizlaria: Oscar Alvarez, EHU/UPVko katedraduna
Aurkezlea: Karmen Biain, Olaitturri

Abenduak 16
Gaia: "Lope Agirre, izaera poliedrikoa zeluloide zatitan"
Hizlaria: Agustin Goenaga, kazetaria
Aurkezlea: Iñazio Irizar, Olaitturri

Abenduak 21
Gaia: “Lope Agirre, Simon Bolivar eta Ameriketako independentzia
Hizlaria:
Aurkezlea: Ana Mari Markuleta, Olaitturri

B- ANTZERKIA

EMANALDIAK
Antzerkia 2021eko abenduaren 26an, igandea, arratsaldeko 19:00etan Santa Ana antzokian izango da.
Sarrerak Txokolateixan egongo dira salgai, eta egunean bertan antzokian.

SINOPSIA
Lope Agirre Hegoamerikako esploratzaile eta konkistatzailea 1511ko azaroan jaio zen Oñatin, eta 1561ko urrian hil Barquisimeton, gaurko Venezuelan.

Mendeetan zehar, Espainiako errege etxearen aldeko lausengatzaileek, Lope Agirre deabruaren pare jarri izan dute, zoroa, odoltsua, porrot egindakoa, ankerra, harroputza, paranoikoa, hiltzailea, susmagarria, traidorea, odolkoia, zurbila, tematia, altzairu errazekoa, motza, herrena, zakarra, bizartsua, lasaia, isila, ausarta eta etsitua zelakoan.

Ospe txarra lau kronisten, soldadu-ohi soilak, idatzietan oinarritzen da, El Doradoko altxorren bila Amazonas ibaian behera egin zuen espedizioan berarekin parte hartu zutenak. Lope Agirreren eta gainontzeko marañoien asmoak partekatu zituzten, baina erregeordearen indarrek Lope garaitu zutenean, guztiei heriotza zigorra ezarri zieten.

Gonzalo Zuñiga, Pedro Mungia, Custodio Hernández eta Francisco Vazquez lau soldadu ohien (Agirrek 1. eta 2. eskutitzetan aipatuak), beldurraren ondorioz, kontakizunak beraien buruak salbatzeko froga alegatzaile bezala idatzi zituzten.

Baina Lope Agirrek soldadu indigena bakarra hil zuen. Bien bitartean,
Gorteko ipurgarbitzaileen arabera konkistatzaile nagusiak  familia onekoak ziren, nobleak, itzaltsuak, ausartak, saiatuak, liderrak, dotoreak, leinu onekoak, figura boteretsuak eta zuhurrak, ohitura onekoak eta hitz egiten bikainak, akatsik gabeko jokabide moralekoak, antolatzaile gorenak, aurreratuak, zaldunak... hala nola Hernan Kortés, Kritobal Kolón, Frantzizko Toledo, Diego Almagro eta abar luze bat, baina hainbat milioi soldadu eta zibil indigena hil zituzten.

Besteak beste, Moctezuma eta Cuauhtémoc errege aztekak, Túpac Amaru eta Atahualpa errege inkak, Anacona erregina kaina, Zake errege muiska, eta Tangaxoán II.a errege puretxepa hil zituzten. Baita azteken, inken, muisken eta zipen
laurogei buruzagi baino gehiago ere.

Eta Frai Bartolomé de las Casas domingotarrak bidegabekeriok behin eta berriz salatu arren, Elizak Cisneros kardinalaren praxiari jarraitzen zion: poltsa bete eta albora begiratu.

Baziren beste hiru kronista, Toribio de Ortiguera, Pedrarias de Almesto eta hirugarren anonimo bat, euren kontakizunak askoz beranduago idatzi zituztenak, eta entzumenez, soldadu ohien kroniketan oinarrituta. Hiru kontalari hauek Gortearen merituak lortu nahi zituzten, lau soldadu ohien kontaketak indartuz, funtsezko bi arrazoiengatik:

- Lope Agirrek Gortera ez zuen inoiz kinto erreala bidali (amerikar indigenei kendutako urrearen eta zilarraren %20a; gainerako %80a konkistatzaileentzat eurentzat zen), eta,

- Felipe II.ari independentzia eskutitz ospetsua igorri ziolako, lurralde haien independentzia aldarrikatuz (garai hartan, generikoki, El Peru bezala izendatuak).

Izan ere, Lope Agirre hidalgoa Cruspa inka indigenarekin ezkondu ondoren, Elvira alaba mestizoa izan zuten. Bere helburu pertsonalak ez ziren konkistatzaileek bezala aberastasun, botere eta ospe nahiak asetzea. Edo aberastu ondoren bere lurraldera itzuli, eta Gortetik noblezia tituluak lortzea.

Aitzitik, Lope Agirrek Peruko askatzailea izan nahi zuen.

Baina kinto erreala bidaltzeari uko egin ziolako, eta batez ere erregeari igorritako independentzia eskutitzagatik, aurrekari txarra eta eredu kaltegarria zen. Beste konkistatzaileek jarraitu ezin zutena, Gorteak aberastasun-iturri hori galdu nahi ez bazuen.

Antzezlana 1562ko irailean girotuta dago, Lope erahil zutenetik urtebetera, eta Oñati jaioterriko udaletxeko osoko bilkuren aretoan egindako batzarrean garatzen da.

Lope omentzearen aldekoek estatua eskaini nahi diote enparantza nagusian jartzeko, beste konkistatzaile batzuekin egiten den bezala.

Kontrakoek ordea, ez diote onurarik ikusten, arma eta itsasontzietarako burdineriak, iltze eta burdinaren salmentaren negozioek eragin kaltegarria izan dezaketelako, Ameriketatik isitsitako urre eta zilarrarekin El Escorialekoa bezalako jauregiak eraikitzeari uzten badiote. 

 
PERTSONAIAK

1- Musikoa 1/abeslaria 1: Joxe Mari Anduaga
2- Musikoa 2: Jose Luis Bikuña
3- Leonor Igartua, Lope Agirreren ama: Ana Mari Lizeaga
4- Genobeba Agirre, arreba: Arrate Kortabarria
5- Demetrio Sagastizabal, errektorea: Jexux Odriozola
6- Abeslaria 2: Leonor Zubia
7- Juan Estibalitz, eskribaua: Juan Mari Elortza
8- Abeslaria 3: Rosita Markuleta
9- Tronpeta 1: Luis Txintxurreta
10- Tronpeta 2: Julen Agirre
11. Atabalaria: Aimar Murua
11- Pedro Ruiz Murgia, oinaztarren buruzagia: Ixidro Palacin
12- Ladron Belez Gebara, Oñatiko III. kondea: Andres Zabala
13- Konstanza Zañartu, Lazarraga jauregiko anderea: Marian Altube
14- Leandro Igarzabal, burdinolako jauna: Enrike Olalde
15- Beatriz Garibai, maiorazko etxekoa: Maritxu Baños
16- Abeslaria 4: Xabier Oregi
17- Santxo Gartzia Garibai, ganboatarren buruzagia: Jabier Atxa
18- Juana Arrieta, ehuleen kofradiakoa: Ana Mari Markuleta
19- Anbrosio Zumalde, banastaginen kofradiakoa: Migel Anjel Agirre
20- Dominika Etxeberria, iltzeginen kofradiakoa: Karmen Biain
21- Maria Mendizabal, dendarien kofradiakoa: Maribi Kosrkostegi
22- Abeslaria 5: Amaia Biain

ANTOLAKETA
Testuak eta zuzendaritza: Iñazio Irizar
Harreman instituzionalak: Ana Mari Markuleta
Diruzaina: Jabier Atxa
Medioak: Jabier Altube
Argiak: Pili Aranguren
Agertokia: Benjamin Billar, Antonio Alonso eta Iñazio Lete
Harrera: Rosario Beitia, Kontxi Aztiria eta Juli Bergara
Jantziak: Lantzen
Megafonia:
Babesleak:

GARAPENA
1- Bertsoak - “Hasierakoak”.
2- Lehen ekitaldia: "Batzarraren hasiera".
3- Bigarren ekitaldia: "Kronistak".
4- Bertsoak: "Etxeko seme kutuna”.
5- Hirugarren ekitaldia: "Konkistatzaileak".
6- Bertsoak: “Gorteari begira”.
7- Laugarren ekitaldia: "Negozioak eta kintoa".
8- Bertsoak: "Herritarren nahia".
9- Bosgarren ekitaldia: "Domingotar fraideak".
10- Bertsoak: "Jauntxoen interesak".
11- Seigarren ekitaldia: "Eskutitzak".
12- Bertsoak: "Ezin ados jarri".
13- Zazpigarren agerraldia: "Bozketa".
14- Bertsoak: "Amaierakoak".

DEKORATUA
Emanaldiko zazpi eszenak udaletxeko areto nagusian kokatzen dira. Agertokiaren atzealdean, hiru harmaila multzo daude, aulkiekin, eta bertan egongo dira denbora guztian, bereiztuta, Agirretarrak, ganboatarrak eta oinaztarrak. Albo baten eskribauaren mahaia dago.
Agertoki atzean dagoen aretoko pantailan, power pointa erabiliz eszena zein bertso bakoitzean, gaiari lotutako argazki egokiak agertuko dira.


BERTSOAK: "Hasierakoak" (Doinua: Iñaxio Ibarrondo)

Aloña Mendi aldamenean
leku zabal ta lasaian,
Oñati zeharo murgildu da
Sanmigeletako jaian.
Plaza eta kalean (bis)
harmonia onean
jendea dabil gustura,
jai giro honetan orain dator
antzerkia ikustera.

Gaurko antzerki apal honetan
agertuko dugun gaia,
Lope Aguirreren gorabeherak
Ameriketan jazoak.
Esandako guztia (bis)
gehiena da egia
gu ez gara ta gezurti,
gure historia oroituaz
gora dezagun Oñati.


LEHEN EKITALDIA: "Batzarraren hasiera"
Agerraldian hiru harmaila multzo daude, eta bertan aulkiak. Ezkerreko multzoan oinaztar jatorrizkoak egongo dira, eskuinekoan ganboatar jatorrizkoak, eta erdikoan Agirretarrak eta errektorea. Bazter baten eskribauaren aulkia eta mahaia daude, eta oinaztarren multzoaren alboan, Gebaratar Kondearen aulki patroia.

ESKRIBAUA:...Jaun andre estimatuok, Juan Estibalitz eskribaua nauzue... Udaletxeko areto nagusi honetan bildu gara mila bostehun eta hirurogeita biko irailaren hogeita bederatzian, erabaki garrantzitsu bat hartzeko: duela urte bete Ameriketan hil zuten Oñati noble eta leial honetako seme Lope Agirreri, estatua bat eraiki ala ez...

GENOBEBA:(Aulkitik zutituz, bere lekutik mugitu gabe) Loperen arreba naiz, eta Konde jaunarengana eskaera hori egitera Zumeltzegi dorretxera joan nintzenean, batzarrean egongo zela agindu zidan.

PEDRO: (Hau ere zutituz, bere lekutik) Pedro Ruiz Murgia nauzue, oinaztar leinukoen buruzagia. Kondeak bisitari garrantzitsuak ditu, eta bera barik hasteko esan dit.


GENOBEBA: Oraindik agertu ez denez, ezin dugu itxaron ailegatu arte? Bere iritzia erabakigarria izan daiteke.

PEDRO: Laster etorriko da.

DOMINIKA: (Bere lekutik) Dominika Etxeberria naiz, ganboatar leinukoa, eta iltzeginen kofradiako ordezkaria. Galdera bat bururatzen zait... Onartuko du Konde jaunak bozketaren emaitza?

ANBROSIO: Anbrosio Zumalde nauzue, banastaginen kofradiakoa. Nire uste apalean, honelako batzar parte-hartzaile gehiago egin beharko lirateke Oñatin.

ESKRIBAUA: Batzarrean zehar, izango duzue nahiko aukera zeuon iritziak aditzera emateko... Alde baten lau oinaztar leinuko ordezkariak zaudete, Pedro Ruiz Murgia buru dela. Bost izango zarete gure Konde jaun txit gorena ailegatzen denean... Beste aldean, bost gebaratar leinuko ordezkariak zaudete, Santxo Gartzia Garibai buru dela... Eta erdian, Demetrio Sagastizabal Sancti Spiritus Unibertsitateko Errektore Magnifiko jauna, Leonor Igartua Loperen ama anderea eta Genobeba, bere arreba... Batzarraren amaieran bozketa egingo dugu, baietza ala ezetzarekin.


BIGARREN EKITALDIA: "Kronistak"

LEONOR: Lope nire seme kutunari kronista denak ospe txarra ipini diote, eta hori ezin da egia izan.

GENOBEBA: Lopek beharbada egingo zituen kirtenkeria batzuk, baina beste konkistatzaileek laudorioak bakarrik jasotzen dituzten bitartean, Loperen gauza onik ez da irakurtzen.

LEONOR: Nire senar defuntuak eta biok txikitatik irakatsi genion pertsonak errespetatzen.

GENOBEBA: Kronistek ez dute horrelakorik aipatzen, gezurretan dabiltza. El Doradoko altxorrak aurkitzeko Amazonia ibaian behera egin zuten espedizioan hainbat erailketa egon zirela eta, berari jaurtitzen diote erru osoa.

PEDRO: Oinaztarren leinukoen buru naizenez, Madrileko gortearekin harreman ona mantentzea defendatuko dut beti.

LEANDRO: Pedrorekin bat nator. Felipe Bigarrenarekin haserretzeak ez liguke mesederik ekarriko.

PEDRO: Erregea jakinen gainean egongo da kronista guztiek Loperen aurka idatzi dutela. Eta guk bere omenez estatua bat eraikitzea, erregearen aurka jartzea litzateke.

SANTXO: Ganboatarren leinukoen buru naiz, eta ez nago ados. Ameriketara joan aurretik Leonorren semea ondo ezagutu nuen.

Agertokiko atzealdean, Monteverdiren Orfeo operaren hasierako Gonzagatarren toccata jotzen hasten dira bi tronpeta eta atabalaria (00:01-00:32), eta berehala sartzen da agertokira Ladron Belez Gebara, Oñatiko III. kondea, eta jatorriz familia ganboatarrekoa. Kondea erdira ailegatzen denean, tronpetariei eskuarekin nahiko denaren keinua egiten die, eta hiru musikariak pantaila ostera doaz berriro.

KONDEA:... Lau bisitari garrantzitsu ditut dorretxean. Espainian barrena ditudan gure produktuen saltzaileak.


PEDRO: Ladron Belez Gebara jauna, Oñatiko konde ohoragarria, guretzat zu batzarrean ikustea ohore bat da.

KONDEA: Oñatiko nire burdinola handienera, Zubillaga auzokora joan naiz goizean, Espainian ditudan lau saltzaileekin. Datozen bi urtetarako iltzeen eta burdinazko totxoen prezioak ezarri ditugu.

PEDRO: Eta ondoren bazkaria, jakina.

KONDEA: Orkatza labean, Errioxako ardo bikainarekin. Siestara joan dira laurak.

ESKRIBAUA: Konde jaun txit gorena, bost kronisten izkribuak ditut hemen.

KONDEA: Bozketa egin aurretik kronistek diotena irakurtzea komeni da, erabakia aleitzi ez hartzeko.

ESKRIBAUA: Toribio Ortigera kronistaren izkribuak, berrehun orritik gora ditu.

KONDEA: Ez irakurri testu guztia. Loak hartuko gaitu bestela.

ESKRIBAUA: Gonzalo Zúñigaren kronikarekin hasiko naiz.

MARIA: Zuñiga ez zen benetako kronista izan. Pedro Urtsuaren soldadua izan ondoren, Fernando Guzmanena eta Loperena ere izan zen.

JUANA: Iazko uztailaren hogeita batean Margarita Irlara ailegatu zenean marañoien espedizioa, eta ikusi zuenean Lopek ez zuela bataila hura irabaziko, Zuñigak desertatu egin zuen.

DOMINIKA: Pablo Collado Venezuelako gobernadoreak heriotza zigorra ezarri zien marañoi guztiei. Eta desertatu ondoren kronista guztiek euren burua salbatu nahi zuten, Lope deabruaren pare jarriz eta beraiek Felipe Bigarrenaren soldadu leialenak zirela idatziz.

KONDEA: Konta iezazkiguzu behingoz, zer zioen Zuñiga kronista edo soldadu edo dena delako horrek.

ESKRIBAUA: Lope tirano krudela zela, gorputz txikiko gizona, oso gaizki zaindua, hanka batez herrena, eta besoetan arkabuzen zauri asko zituena.


ANBROSIO: Hori neuk zeharo ukatzen dut. Gaztetan gure seme Ferminekin ibiltzen zen jolasean Mendiko kalean, eta Lope mardula eta indartsua zen.

KONDEA: Diozunaren fede ematen dut. Gure Iñigoren laguna ere bazen, eta sarri etortzen zen dorretxera arku jaurtiketa saioetan parte hartzera.

MARIA: Gure dendan janzten zen, eta buruz esango nizueke bere gaztetako neurriak. Mardula zen, eta ez herren zegoen ez besoetan arazorik zituen.

ESKRIBAUA: Zuñiga kronistak dioenez, Perun bizi zenean zaldiak otzantzen zituen, bizioak kenduz.

LEONOR: Gure familia hidalgoa da, ez Araotzeko baserri batekoa. Nire senar defuntua Oñatiko eskribaua zen, eta horregatik idazten zuen Lopek hain dotore. Irakurri dituzue bere eskutitzak?

ANBROSIO: Epaileek bere atzetik omen zebiltzan Peru osoan, bertako justizia ezarri asmoz.

DOMINIKA: Kronistak bere burua zuritzeagatik dio hori, Lope herrikidea irainduz.

JUANA: Beste kronisten antzera.

DOMINIKA: Espedizioko marañoien buruzagiak izendatzerakoan, denak ziren Don Pedro Urtsua, Don Fernando Guzman...

GENOBEBA: Nire anaia berriz, lehen aldiz aipatua izaten denean, Lope Agirre tirano krudela da, aurretik Don jarri barik.

JUANA: Hogeita hiru bider idazten du Lope Agirre izena.

GENOBEBA: Kronikaren hasieran da horrela. Ondoren, laurogeita bederatzi bider soilik tirano krudela edo tiranoa idazten du, bere Lope Agirre izena aipatu gabe.

DOMINIKA: Eta beste batzuetan txakur amorratua bezala, hiltzaile krudela, edo deabruak hartutakoa.

KONDEA: Zuñigak idatzitakoarekin ados ez bazaudete, badira beste batzuk.

ESKRIBAUA: Hor dugu Pedro Mungia.

ANBROSIO: Hori ere soldadua zen, Zuñigaren parekoa.

JUANA: Kustodio Hernandez kronista bezalaxe.

MARIA: Edo Francisco Vázquez edo Pedrarias Almesto. Denak ziren Amazonas ibaian behera Loperekin joandakoak.

DOMINIKA: Kronista batena irakurriz gero, besteek diotena badakizue.

GENOBEBA: Kustodio Hernandezen kronika ezin izan nuen bukatu.

JUANA: Loperen alaba Elbira krudelki hil zuela.

DOMINIKA: Morbo askorekin kontatzen du.

MARIA: Horregatik idatziko zion Felipe Bigarrenari eskutitz famatu hura, Peruko erregea bera izatea nahi zuela esanaz.

SANTXO: Hori da kronistek jarri dioten ospe txarraren arrazoia.

LEANDRO: Benetan zabiltzate? Uste duzue eskutitz bat bidaltzeagatik, Felipe Bigarrenak kronista guztiei Loperen kontra idazteko eskatuko ziela?


BERTSOAK: "Etxeko seme kutuna

Kronistek beraien idatzietan

Leonorren semeari
gertatutako egiaren ordez
jo zuten asmatzeari
euren burua salbatzearren
lotu ziren gezurrari
soldadu ohiak ziotelako
beldurra erregeari.

Lopek Ameriketara joanda
ametsak zituen beteak

bertako indigena batekin
ezkondu ta egin bakeak
denak ez zuten hola jokatu
itsu hartu botereak
ikus dezagun zer egin zuten
hango konkistatzaileak


HIRUGARREN EKITALDIA: "Konkistatzaileak"

DOMINIKA: Ehunka konkistatzaile joan dira Ameriketara.

GENOBEBA: Baina bera ez zen konkistatzailea.

SANTXO: Euskaldunok beti izan gara kanpora joatekoak.

KONSTANZA: Marinel onenak ere hemengoak dira, hor dituzu Juan Sebastian Elkano...

BEATRIZ: Andres Urdaneta, Migel Legazpi, eta beste hainbat.

KONSTANZA: Ternuara baleak harrapatzera joaten diren arrantzaleak ahaztu gabe.

BEATRIZ: Kronistek diotenez, jende dezente hil omen zuen Lopek.

SANTXO: Bere eskuz zuzenki edo bere aginduen bidez, hirurogeita hamabi erailketa egotzi izan zaizkio: soldadu indigena bakarra, eta hemengo hirurogeita lau soldadu marañoi, hiru apaiz eta lau emakume.

ANBROSIO: Esan behar da gainera, hil zuen soldadu indigena horrek, marañoien zelatari jardun zuela bertako indioen aurka.

DOMINIKA: Eta ez zuen indigenen lurrik konkistatu, ez beretzat ez errege espainiarrarentzat.

PEDRO: Hirurogeita hamabi erailketa... ez dira gutxi.

MARIA: El Doradoren bila Amazonas ibaian behera zihoazela, hainbat matxinada izan ziren.

JUANA: Lehenengo Pedro Urtsua espedizio-burua hil zuten. Baina Lope tartean izan arren, ez zen berak bakarrik egindako ekintza izan.

ANBROSIO: Eta ondorioetako bat marañoien arteko giroa gehiago gaiztotu zela izan zen.

DOMINIKA: Handik hilabete batzuetara espedizio-buru berria, Fernando Guzman, hil zuten.

MARIA: Espedizioa El Doradoko altxorrak aurkitzeko antolatu zen, baina jadanik soldaduak gogaituta zeuden, urre edo zilarrik ez zutelako antzematen.


JUANA: Matxinadaren ondoren eta Guzman erailda, Lope izendatu zuten espedizio-buru.

ANBROSIO: Baina bi matxinada izanda gero, Lopek jende gutxi batzuengan zuen konfiantza.

DOMINIKA: Armadura kendu gabe egiten  zuen lo, pentsa hortik.

PEDRO: Kontu horiek interesgarriak izango zaizue, baina errealitatea bestelakoa da, hirurogeita hamabi erailketa egotzi izan zaizkiolako.

GENOBEBA: Espedizioan gertatu ziren guztiak, matxinaden ondorioz. Bere buruaren defentsan izan ziren.

MARIA: Gauzak bere testuinguruan hartu behar ditugu. Pedro Urtsua espedizioko buruzagi izendatu bazuten, aurretik gogor ospea lortu zuelako izan zen.

JUANA:
Izena hartu bazuen, matxinatutako laurehun beltz zimarroi esklabo, berrogeita hamar indio pantxe, eta berrogeita hamar indio muzo akabatu zituelako izan zen.

ANBROSIO: Eta espedizioan bertan, Frantzizko Diaz kapitaina hil zuen.

DOMINIKA: Loperen hirurogeita hamabi erailketa, horiekin alderatuta huskeria hutsa dira.

SANTXO: Hasiera hasieratik izan ziren triskantza ikaragarriak Ameriketako konkistan. Diotenez, Kristobal Kolonen eraginez, Hispaniola irlan hiru milioi indiotik gora hil ziren, eta kazike buruzagi mordoa.

MARIA: Eskribauak pasatu digun kronikei begiratuz gero, Hernan Kortes bera ez zen gutxiago izan Mexikon.

JUANA: Moctezuma eta Cuauhtémoc erregeak hiltzeaz gain, berrehun eta berrogei mila indio azteka eta maia hil omen zituen Tenochtitlan, Potonchánen eta Txolulan.

DOMINIKA: Eta baita aurka agertu zitzaion fraide dominiko espainiar bat ere.

ANBROSIO: Eta Frantzizko Toledo? Bere agindupean Potosiko zilarrezko meategietan 250.000 indio mita eta beste 50.000 zimarroi hil ziren.

DOMINIKA: Túpac Amaru errege inka ere berak erail zuen.

GENOBEBA: Hala ere, gure Loperen aurka aritu diren kronistak, tirano krudel bakarra bezala aipatzen dute.


PEDRO: Jakingo balute Gaztelako Gortean zertan gabiltzan biltzar honetan, agur gure burdinolen bezero guztiak.

MARIA: Diego Almagro ere bereak egindakoa zen. Hamar mila indio ianakona hil zituen, eta berrogeita hamar buruzagi kazike.

JUANA: Antzerakoak egin zituzten Alonso Ojedak, Pedro Valdiviak eta Hernando Sotok, milaka indio maputxe, ianakona eta txoktaw erailda.

ANBROSIO: Frantzizko Pizarrok mila indigena inka eta Atahualpa erregea hil zituen.

SANTXO: Bere anaia Gonzalo Pizarro ez zen atzera gelditu.

DOMINIKA: Ezta Diego Velazquez, Juan Eskibel, Pedro Anzurez edo Frantzizko Orellana.

MARIA: Panfilo Narvaez, Pedro Alvarado eta beste hainbat bezala.

GENOBEBA: Kontua da kroniketan denak direla esploratzaile ausartak, zaldunak, nobleak eta ondraduak.

DOMINIKA: Oñatiko herriko semea oroitzea da oraingo gure betebeharra. Eta besteak egin dezatela nahi dutena.

PEDRO: Honelako erabakiak hotzean hartu behar dira.

SANTXO: Ni berriz, gaur bertan bozkatzearen aldekoa nauzue...


BERTSOAK: “Gorteari begira"

Konkistatzaileak Ame(r)iketan
sentitu ziren ahaltsu
Hernan Kortes ta Fernando Guzman,
benetan arriskutsu

Juan Eskibel ta Alonso Ojeda
grinatsu aberastu
Frantzizko ta Gonzalo Pizarro
Orellana eta Alvarado
bueltan pozik omendu.

Indio ta mulato gizagaixoak
aurre_egiten ez zekiten
urrea, perlak eta zilarra
altxor guztiak lapurtzen
konkistatzaileek menpe hartuta
gortera zuten bidaltzen
Felipe bigarrena(r)i kintoa
hark jauregia jasotzen
ikus dezagun indigenentzat
zorigaiztoa burutzen.


LAUGARREN EKITALDIA: "Negozioak eta kintoa"
Agertokiko atzealdean berriro hasten dira jotzen bi tronpetak eta atabalaria Monteverdiren Orfeo operaren hasierako Gonzagatarren toccata, (00:01-00:32) Halako baten Kondeak tronpetariei eskuarekin isiltzeko keinua egiten die.

LEANDRO: Goizean burdinolara bisitan etorri direnean, lau saltzaileek galdera mordoxka egin didate negozioari buruz, eta pozik atera dira.

PEDRO: Gauerako antolatu duzun afarira, nortzuk goaz?

KONDEA: Leinuetako buruzagiok zeuen emazteekin.

KONSTANZA: Afalostean musikarik balego, niri ere gustatuko litzaidake joatea.

KONDEA: Bi biola-jole kontratatu ditut dantzarako. Hobeto litzateke senar barik, Garibai anderea.

KONSTANZA: Cadizen dago, ontzioletako armadoreekin negoziatzen.

KONDEA: Hobe horrela.

BEATRIZ: Senarrari ni bakarrik agertzea ez zaio gustatuko. Baina joan zen urteko sevillarra dantzari aparta zen, bene benetan.

KONDEA: Esaiozu bihar goizerako arkabuz lehiaketa antolatu dudala dorretxe osteko tiro eremuan. Eta ondo lo eginda etortzea komeni zaiola.

KONSTANZA: Dantzaldira elkarrekin joango gara.

KONDEA: Hurrengoan, bisitarik ez dudanean antolatu behar ditugu honelako batzarrak.

PEDRO: Zuek nekatu saltzaileak.

BEATRIZ: Lehiaketarako punteria ahultzeko.

Agertokiko atzealdean eta pantailaren aurrean, bi musikari laute eta flautarekin, abeslari batek lagunduta, Faun talde alemaniarraren Tanz mit mir (nirekin dantzatu) abestia jotzen hasten dira (00:01-01:22), eta ondoren Oñatiko kondeak Konstantzari dantza eskatzen dio. Hura ikustean, Pedrok ere dantza eskatzen dio Beatrizi, eta lauak estilo onez dantzatzen dute abesti alaia, gau hartako festarako entseatzen.

ANBROSIO: Konde jauna, lau saltzaileekin datozen bi urtetarako iltzeen prezioak ezarri dituzula esan diguzu.

GENOBEBA: Barkatuko didazue, baina gaurko batzarra nire anaia Loperi estatua bat jarri ala ez erabakitzeko izan da
antolatua.

DOMINIKA: Zurekin bat nator, Genobeba, baina bi galdera besterik ez dira.

ANBROSIO: Guri ez digu inork esan oraindik prezioak igoko digutenik.

KONDEA: Leandro da burdinolako arduraduna, eta berarekin bildu beharko zarete.

ANBROSIO: Zeuk ekartzen dizkiguzu burdinolatik totxoak iltzeak egiteko, zerorrek ipinitako prezioan, eta zeuri saldu behar dizugu iltzeok itzuleran derrigorrez.

DOMINIKA: Lotuta daude erabat zure erabakietara.

ANBROSIO: Guk lana senper egin arren...

KONDEA: Beti horrela izan da. Nire aita kondea zen, eta semea kondea izango da. Hori da legea. Eta denoi ondo doakigu
.

SANTXO: Kofradiako iltzegin guztiak ganboatar leinukoak direnez, bilera bat antolatuko dut beraiekin.

KONDEA: Bai zera! Zu eta Pedro emazteekin afarirako deituta zaudete. Saltzaileei ohore guztiekin egin behar dizkiegu harrera.

PEDRO: Ikus dezatela guretzat garrantzitsua dela beraien zeregina. Eta kondeaz gain, herriko jauntxoak ere estimatzen ditugula.

MARIA: Konde jauna, atrebentzia handiegia ez bada, oparirik eman behar dizkiezu lau bisitariei?

KONDEA: Opariak?

MARIA: Etxeko emazteei eramateko.

KONDEA: Lehiaketa irabazten duen saltzaileari Errioxako zahagi bat ardo emango diogu.

MARIA: Zahagia ez da aproposa emazteari eramateko. Lihozko maindire bana hobe, bere inizialak urrez bordatuta.

KONDEA: Ados!

JUANA: Duela lau urte Karlos Bosgarrena erregea hil zenean, Felipe Bigarrena semeari jauregi berri bat eraikitzea gomendatu zeniola diote, bere hilobia bertan egiteko.

ANBROSIO: Horrela hasi ziren El Eskorialeko jauregi erraldoiaren proiektuarekin, Europa osoko handiena izateko helburuarekin.

JUANA: Aranjuezeko errege jauregia txikiegia omen zen harroputz horrentzat.

MARIA: Eta hainbeste diru, nondik? Zergak igo behar dizkigute berriro?

LEANDRO: Urtean behin Sevillako Kontratazio Etxera joaten naiz. Bertan kontrolatzen dituzte Ataranzaseko biltegietara ailegatzen diren Ameriketako urrezko eta zilarrezko lingoteak.

PEDRO: Milaka tona urtero. Batzuk gorteari kintoa ordaintzeko, eta beste asko Ameriketako erregeordeek, gobernadoreek eta jauntxoek beraien lurraldean inbertitzeko edo hara eramateko gauzak erosteko.

ANBROSIO: Derrigorrez ekarri behar lingoteok Ameriketatik.

SANTXO: Kristobal Kolon mila laurehun eta laurogeita hamabian Ameriketarako lehen bidaia prestatzen ari zela, Errege Katolikoekin Santa Fe-ko Kapitulazioak sinatu zituen.

KONSTANZA: Gure aitajaunen garaiko kontu zaharrak dira horiek.

SANTXO: Kapitulazioetan Ameriketan lortutako urre eta zilarraren zati bat erregeentzat izango zela jartzen zuen.

DOMINIKA: Errege Katolikoen ondoren, errege guztiak kintoa erreklamatzen jarraitu dute. Han lapurtutako altxor guztien ehuneko hogeia Madrilera bidali behar da.

KONSTANZA: Ailegatu den urrearekin jauregi ederrak eraiki dira.

BEATRIZ: Denon mesederako, jakina. Oñatiko iltzeginak, ehunlariak, banastaginak eta dendariak ondo igarriko dute hori.

PEDRO: Guri kalterik ez digu egin orain artekoan, baina Madrileko gortean gaizki ikusiko lukete Lope ohorezko herritar izendatuko bagenu.

KONSTANZA: Lazarraga jauregian beti izan ditugu harreman onak gortearekin.

BEATRIZ: Gure Agerrena maiorazko etxean ere bai.

GENOBEBA: Uste duzue Oñatin nire anaiari estatua bat eraikitzea axolako diela?

SANTXO: El Eskorialeko jauregia dute buruan, besterik ez.

LEANDRO: Jauregia aipatu duzunez, berrogei mila iltze eskatu digute eraikuntzarako.

BEATRIZ: Zuek lana baduzue, banastaginak eta iltzeginak ere bai.

LEANDRO: Kate luze honetan, denok irabazten dugu.

PEDRO: Baldin eta Felipe Bigarrenak jauregia eraikitzen badu El Eskorialen.

LEANDRO: Horregatik ez zaigu Lope Agirreren estatuarik komeni.

DOMINIKA: Iltzeok nonbaitetik lortu beharko dituzte. Eta gureak bezain onak ez dituzte inon aurkituko.

KONDEA:... Goizean Sevillako saltzaileak ekarri didan proposamena aurkeztu behar dizuet. Galeoi handiak Guadalquivir ibaian gora Sevillaraino joaterik ez dutenez sakonera faltagatik, Cadizen ontziola berria egiten hasi dira.

LEANDRO: Burdinolarako lan karga gehiago! Datorren urteko mozkinak apartekoak izango dira!

KONDEA: Ontziolako bazkide izatea eskaini didate!

PEDRO: Ekaitz tropikal batek harrapatu eta itsasontziak hondoratzeko arrisku handiegia.

KONDEA: Amerikak urrutiegi daude niretzat.

LEANDRO: Kortsarioen eta piraten arriskuarekin ere, kontuz!

DOMINIKA: Baina ez zarete konturatzen, hona kintoa bidali ahal izateko, Potosiko meategietan milaka indio inka eta zimarroi beltz esklabo mantentzen dituztela? Horietako asko bertan hiltzen direla urtero?

PEDRO: Ameriketara ere gure produktuak eramaten dituzte itsasontziak, itzuleran.

GENOBEBA: Hain zuzen, horregatik diote kronistek nire anaia Lope tirano krudela zela.

KONDEA: Kintorik erregeari bidaltzen ez ziolako? Ez dut uste. Soilik erregeorde, gobernadore edo jauntxoren bat izan balitz hasiko zen Felipe Bigarrena kezkatzen.

PEDRO: Baina kapitain arrunt batek, botere eta eragin gutxi zituen Ameriketan.


BERTSOAK: "Herritarren nahia"

Oñatiarrek ikusten zuten
negozioa jauregian
burdinolako totxo ta iltzeak
zeuden saltzeko premian
Ameriketako kontuez gain
pentsatu behar familian
dauden bezeroak zaintzeaz gain
bada norbait begiaurrian
jauntxoak eta dirua daude
momentuz agintaldian

Konkistatzaileen abusuengatik
apaizak joan gortera
kirtenkeriak denen begibistan
ez zihoazen gordetzera
proposamen zehatzaz eginaz
legedia aldatzera
indioa kristaua ez izan arren
goaz errespetatzera
ikus dezagun dominikoak
zer doazen proposatzera


BOSGARREN EKITALDIA: "Domingotar fraideak"

ERREKTOREA:... Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitateko errektorea izateaz gain, ohore bat dena niretzat, apaiza ere banaiz eta gauza pare bat argitu nahiko nituzke. Lehen esan duzuenez, Lopek bere aurka jarriak zien hiru apaiz erail zituen.


DOMINIKA: Hernan Kortesek ere apaiz bat hil zuen.

MARIA: Gonzalo Jiménez de Quesadak berriz, sei.

JUANA: Beste esploratzaile batzuk, bertako indigenen erlijioen apaizak hil zituzten.

ANBROSIO: Dirudienez, katolikoak ez zirenez, beraien bizitzak ez omen zuten asko balio.

ERREKTOREA: Badirudi konkistatzaileok ikaragarrizko sarraskiak egin zituztela indigenekin, hemendik joandako apaizen onespenarekin.

DOMINIKA: Inork ez du esan onespena zutenik.

ERREKTOREA: Jakin ezazue, Frai Bartolome de las Casas dominikoak hasieratik, Kristobal Kolonen garaitik, salatu zuela konkistatzaileak gerra justuaren izenean esklabo hartzen zituztela indioak, paganoak zirelako.

JUANA: Garbi dago ez ziotela jaramon handirik egin.

ERREKTOREA: Errege Katolikoak bere alde agertu ziren, bereziki Gaztelako Isabel.

ANBROSIO: Eskerrak horri. Bestela, indigena bakar bat ere ez zen Ameriketan bizirik geldituko.

LEANDRO: Egiari zor, esan beharra dut Sevillako Kontratazio Etxera joaten naizenetan, apaizen esklabo beltzak ere ikusten ditudala lingoteak jasotzen.

ERREKTOREA: Hori ukatu ez arren, norbaitek egin badu hemen indigenen alde, horiek jesuitak eta dominikoak izan dira.

GENOBEBA: Eta Lope nire anaia. Beraien ketxua hizkuntza ikasi zuen, konkistatzaileena inposatu ordez. Ez zien inoiz lurrik edo kintorik kendu. Hango erritoak jarraituz ezkondu zen Cruspa indigenarekin, konkistatzaileen kristautasuna inposatu ordez.

ERREKTOREA: Ez nabil Loperen aurka, erlijiosoak defendatzen baizik.

LEANDRO: Nik ez dut esan denak berdinak zirenik, baina bai asko aberastuta itzuli direla.

ERREKTOREA: Frantzizko Bitoria dominikoa ere, indiarren eskubideez arduratu zen. Oso errespetatua zenez, Karlos Bosgarrena erregeak sarri kontsultatu zuen, eta 1542an Indietako Legeak agindu ziren.

SANTXO: Garbi dago orain hogei urteko lege horiek ez dutela eragin handirik izan.

DOMINIKA: Kontzientzia zuritzeko egin ziren. Besterik ez.

ANBROSIO: Santxorekin bat nator. Ameriketako egoera erabat okertu hasiera hasieratik, Alejandro Seigarrena Aita Santuak 1493ko “Inter caetera” bulda sinatu zuenean.

JUANA: Erromatik nola demontre esan daiteke Azores eta Cabo Berderen meridianotik harantzago aurkitutako lur guztiak Errege Katolikoenak izango zirela?

MARIA: Norbaitek aginduko zion trukean zerbait, indigena guztiak kristautu egingo zituztela edo.

ANBROSIO: Zisneros kardinal inkisidorea ez zen tratu horretatik urrun ibiliko.

JUANA: Ez zen Isabel Katolikoa erreginaren konfesorea?

ANBROSIO: Konfesorea bakarrik?

DOMINIKA: Imajinatzen duzue, indigena gizagaixoak lasai bizitzen Cuzcon, eta atzerriko gorteko eskribau ezezagun batek bilerara deitzen dituztela, ulertzen ez zuten hizkuntza baten pergamino bateko Aita Santuaren bula bat irakurtzen, esanaz aurrerantzean Cuzco eta Peru osoa Errege Katolikoena dela?

MARIA: Nik ezin dut hori nire buruan ikusi. Inka indioak jende azkarra zen, matematikari onak, ingeniari apartak...

JUANA: Matxu Pitxu hiria eraiki zuten mendi tontorrean, euren santuak gurtzeko.

GENOBEBA: Nire anaiak erabat errespetatzen zituen hango kultura eta ohiturak, hango hizkuntza eta erlijioa.


BERTSOAK: "Jauntxoen interesak"

Dominikoak jarri zirela
indigenen oso lagun
gorteko_Isabel erreginari
bihotza ipiniz leun
Frai Bartolome de las Casas zen
denen artean ezagun
Aita Bitoriak ere bazuen
eskua zabal ta bigun
Zisneros kardinalak ordea
agintzen zuen ez entzun

Jesuita ta dominikoentzat
Lope_izan zen arruntena
indigenei ez zien lapurtzen
kintoa edo bostena
errespetuz tratatzen zituen
ez zen horretan kirtena
nondik orduan hain ospe txarra
kronistek zeramatena?
entzun ditzagun orain denok
eskutitzak diotena


SEIGARREN EKITALDIA: "Hiru eskutitzak"

PEDRO:... Zure anaia Lope handinahiak galdu zuen. Ameriketan erregea izatea nahi zuen.

SANTXO: Ez dut uste arrazoi nagusia hori zenik.

PEDRO: Felipe Bigarrena erregeari bidali zion eskutitzean Peruko independentzia aldarrikatzen zion, bera errege koroatzeko.

GENOBEBA: Lopek ez zuen inoiz indigenen dirurik bidali Gaztelako gortera.

SANTXO: Horrek ere galdu zuen.

PEDRO: Baina diru gutxi zen. Independentzia aldarrikatzen zuen eskutitza izan zen arrazoi nagusia.

KONDEA: Oso oker ez banabil, Erregeari bidali zion eskutitzagatik zegoen Lope gaizki ikusita, beste konkistatzaileekin alderatuta.

PEDRO: Nori bururatzen zaio esatea, kapitain apal bat izanda, matxinatu egin zela eta aurrerantzean bera izango zela Peruko erregea?

DOMINIKA: Euskaldunok beti izan gara askatasun zaleak.

PEDRO: Zerorrek, Konde jauna, antzerako egoera baten, zer egingo zenuke?

KONDEA: Oñatiar maizter bat nire aurka altxatuko balitz eta konderria kentzeko ahalegina egin?

PEDRO: Zer egingo zenuke?

SANTXO:
Lope beste kontinente baten zegoen, milaka miliatara. Ez da egoera berdina.

PEDRO: Antzerakoa. Hemengo lur gehienak kondearenak dira, eta bertatik jasotzen diren zergekin mantentzen da.

KONDEA: Badira inguruan kondeak, nire aldean lursail gehiago dituztenak.

SANTXO: Lope Ameriketan zegoen. Konkistatzaileak inbaditzaileak izan ziren, eta indigenak erail edo esklabo egin zituzten urrea eta zilarra lapurtzeko.

DOMINIKA: Zorionez gure konde jauna zergak jasotzeaz konformatzen da.

KONDEA: Lope harrotu egin zen eta burua galdu.

PEDRO: Ez zituen ondo neurtu bere indarrak, ez eta erregearenak ere.

KONDEA: Amazonas behera
ehun soldadu nekaturekin nabigatzen zihoana, arerio erraza zen Felipe Bigarrenaren armadarentzat.

GENOBEBA: Hiru eskutitz idatzi zituen azken hilabeteetan, edukazio handiz. Lehena iazko abuztuan, Santo Domingo irlako Probintziala zen frai Francisco Montesinos-i. Bigarrena erregeari, irailean. Eta hirugarren bat urrian, Pablo Collado Venezuelako gobernadoreari.

DOMINIKA: Ameriketara joandako ehuneko laurogeita hemezortzi analfabetoak ziren. Lope bezalako ikasitako pertsona gutxi daude han.

ESKRIBAUA: Ni harrituta nago nola hasten eta bukatzen dituen hirurak. Ospetsuenak, Felipe Bigarrenari bidaliak, honelako pasarteak ditu: "Felipe erregea, espainiar jaiotzez, Karlosen semea, garaiezina: Lope Agirre, zure gutxieneko basailua, kristau zaharra, erdi mailako gurasoen hidalgoa, euskalduna jatorriz, Oñati hiribilduko bizilaguna, gaztaroan Ozeano itsasoa zeharkatu nuen Piruko aldeetara... Ongi sinesten dut, Errege eta Jaun txit goren...” Eta amaieran, berriz: ”Eta beste hainbat hidalgok hemen, Jainko Gure Jaunari otoitz egiten diogu, zure oparotasuna gehitzeko onerako... Lope Agirre, Erromesa.”

ERREKTOREA: Fraideari bidali eskutitzaren hasiera ere, izugarrizko dotoreziaz idatzita dago, arerioz setiatu dagoenarentzat.

ESKRIBAUA: “Oso Magnifikoa eta oso Agurgarria den frai Frantzizko Montesinos jaunari, Santo Domingo uharteko Probintziala eta Maracapana penintsulako Kapitain Nagusia”.

KONDEA: Eta Gobernadorearen eskutitza? Gustatuko litzaidake niri horrelako tratamendua jasotzea hemen.

ESKRIBAUA: “Eskutitza Pablo Collado lizentziatu oso magnifikoari, Venezuelako gobernadorea...” Eta honela bukatzen du: "Herri honetatik gaur, asteazkena, eguerdian, Berorri eskuan muin ematen dio zure zerbitzariak, Lope Agirrek."

PEDRO: Erregeari bidalitako eskutitzak galdu zuen. (Eskribauari) Irakurri laburtuta bigarren pasartea.


ESKRIBAUA: “... Ondo dakit, Errege eta Jaun txit goren… nik ezin ditudala hemen zure entzule, Erregeorde eta gobernadoreen krudelkeriak gehiago jasan, eta nire kideekin zure obedientziatik atera naiz, eta gure lurraldeetatik desnaturalizatuz, hau da Espainiatik, eta eremu hauetan gure indarrek eutsi eta jasan dezaketen gerrarik krudelena eginaz... “

KONDEA: Guzti hori lekuz kanpo dago.

DOMINIKA: Norentzat den. Indigenak hil eta beraien altxorrak eskuratzen dituztenentzat, jakina baietz.

JUANA: Eta Felipe Bigarrena erregearentzat. Ameriketan dauden beste konkistatzaileak Lopek dioena egiten hasten baldin badira, agur gortera bidaltzen duten urrea eta zilarra.

ANBROSIO: Agur, baita, Eskorialeko jauregi handinahia eraikitzeari.


BERTSOAK: "Ezin ados jarri"


Askorentzat Lope oñatiarra
da guztiz maitagarria
eskutitzak idazterakoan
bazuen abilezia
Erregeari azaltzen dio
jaiotzazko hidalgia
Magnifiko jaunak ziren biak
gobernadore ta fraidia
batzuentzat traidorea izan zen
besteentzat agurgarria

Batzarrean denak hitz egin dute
luze joan da kontaketa
aspaldiko bi bandoen artean
argia da zatiketa
alde bakoitzak bere interesak
sortu da bai nahasketa
zaila izango dela dirudi
gehiengoaren osaketa
iritzi guztiak adituta
orain badator bozketa


ZAZPIGARREN EKITALDIA: ”Bozketa

SANTXO: Lope baino ospetsuak dira Kristobal Kolon edo Frantzizko Toledo. Izugarrizko estatuak egin dizkiete jaioterrietan, askoz basatiagoak izan arren. Estatua... Bai.

ESKRIBAUA: Lope iaz hil zen, eta gortean duen ospe txarra ikusita, urte batzuk itxarotea proposatzen dut. Beraz, ez.

LEONOR: Nire botoa badakizue. Amak nola ukatuko dio baietza seme bati?

GENOBEBA: Loperen ospe txar hori lau kronista gaiztok jarri diote, beraien burua salbatzeko. Horrek ez du zerikusirik Loperen izaerarekin edo egin duenarekin. Bai.

LEANDRO: Asko estimatzen nuen Lope gazte laguna, zinez baietz. Baina aurrera begiratu behar dugu, eta burdinolan lanean gabiltzanontzat, kaltegarria izan daiteke. Ez.

KONSTANZA: Nire senarra Cadizen da, ontzioletako armadoreekin negoziatzera joanda. Euskal enpresariek interes handia dute Ameriketako komertzioan, eta horretarako gortearekin ondo egotea komeni zaie. Ez.

BEATRIZ: Negozioak ondo joatea komeni zaigu, Ameriketatik zilarra ekarriz, eta hara tresneria bidaliz. Gure ondorengoek egin dezakete estatua, eta baita museoa ere, gura bada. Ez.

ANBROSIO: Estatua eta museoa, biak egingo nituzke. Herriko semeak geuk defendatu behar ditugu. Felipe II.na ez delako horretara etorriko. Hori ziur. Iltzeginok eta banaztaginok Ameriketako zilarrik gabe ere bizi izan gara orain arte. Bai.

MARIA: Merkatariok ohituta gaude larre motzean. Ameriketatik datorren diruak negozioa suspertzen du, baina dirua gehitzeak ez dakit kalte edo mesede egiten digun. Bai.

ERREKTOREA: Sancti Spiritus unibertsitatea berria da, hamabost urte besterik ez ditu, eta Oñatin iskanbilarik ez sortzea ezinbestekoa zaigu, kanpoko irakasle eta ikasleak erakartzeko. Ez.

JUANA: Beste konkistatzaileei, Hernan Kortes dela edo Frantzizko Pizarro dela, estatuak eraiki eta omenaldiak egiten badizkiete beraien jatorrietan, zer gara ba gu, bigarren mailako herritarrak? Bai.

PEDRO: Garai honetan, hain ospe txarra duenean, egia izan ala ez, Gortean, Sevillan eta Ameriketan arlotekeriatzat hartuko lukete. Gehiengoaren aurka joatea da. Ez.

DOMINIKA: Ezer egiten ez badugu izango gara arloteak. Gure iltze eta burdinazko totxoak ontzioletan ere saltzen ditugu, eta baita Ingalaterran eta Holandan. Bai.

KONDEA: Sarri gonbidatzen naute Gaztelako Gorteko ospakizunetara. Felipe Bigarrenak proiektu handiak ditu, Ameriketako urre eta zilarrarekin egiteko. Ez du onartuko Lopek jarraitzaileak izatea... Nire botoa kalitatezkoa denez... Ez.

Eskribaua eszenatokiaren erdialdera doa eta kondearekin hitz egiten hasten da, entzuten ez dela. Beste hiru taldeetan gauza bera egiten dute, botoaren emaitza komentatuz, musikariak azken bertsoa abestera sartzen diren bitartean. Aktoreak beren tokietan gelditzen dira, hizketan, bertsoei jaramonik egin gabe.


BERTSOAK: "Amaierakoak" Doinua: (Iñaxio Ibarrondo)

Amaierara_iritsi gara ta
jende prestu ta jatorra,
etorri zaretelako denoi
benetan gure eskerra.
Hurrengoan asmatuko dugu (bis)
zerbait zuzen edo_okerra,
zaletasuna dugun artean
biziko da euskara zaharra.
Jairako_ordua heldu zaigu ta
zuentzat gure agurra!

                              ------------o0o0o-----------


C- BIBLIOGRAFIA
- Acosta Montoro, José (1967),"Peregrino de la ira. Narración dramática sobre la aventura de Lope de Aguirre; Asarre bidetan; Agirre´tar Lope´ren jokaldia azaltzen duan antzerkia” Ed. Auñamendi, Donostia.

- Álvarez Gila, Óscar (2020) “Euskaldunak Amerikaren konkista eta kolonizazioan”, Ed. Eusko Ikaskuntza, Donostia.

- Amestoy Egiguren, Ignacio (2013), "Doña Elvira, imagínate Euskadi. La última cena.“ Ed. Espiral Fundamentos. Madril. ISBN 978-84-245-1256-9.

- Amézaga, Elias (1954) “Oñate. Lope de Aguirre, escritor”, Ed.Grijelmo, Bilbo.

- Amézaga, Elias (1977) “Yo, demonio. Andanzas y naveganzas de Lope de Aguirre, fuerte caudillo de los invencibles marañones." Ed. Ediciones Vascas EV, Donostia.

- Anasagasti, Iñaki (2020) “Un oñatiarra y el emperador”, https://blogs.deia.eus/anasagasti/

- Arteche, José de (1951) "Lope de Aguirre traidor“, Ed. Arteche, Azpeitia, ISBN 9788450063561.

- Arteche,José de (1974) “Lope de Aguirre, traidor. La tragedia del Fuerte Caudillo de los Invencibles Marañones.”Ed. Caja de ahorros provincial de Guipúzcoa San Sebastián, ISBN 84-500-6.356-6.

- Ayala Tafoya, Eduardo (2016) “Lope de Aguirre: rebelión y contra-imagen del mundo en Perú.” Ed.Revista de Estudios Latinoamericanos Universidad Nacional Autónoma de Mexico.

- Balkan, Evan L. (2011) “The Wrath of God: Lope de Aguirre, Revolutionary of the Americas.” Ed. University of New Mexico Press, ISBN 978-0826350435.

- Baraibar Álvaro, (2011) “Lope de Aguirre: la construcción de una imagen del poder”, Ed. Universidad de Navarra, Iruña. Doi-22012011000200014.

- Baroja, Pío (2017) “Las inquietudes de Shanti Andía”, Alianza Editorial, Madril, ISBN 9788491047988.

- Bayo, Ciro (1913) “Los marañones (Leyenda aurea del Nuevo mundo)”, Ed. E. Bailly-Baillière, Madril.

- Beauchesne, Kim (2011) “Soy ahora un bandido’: La apropiación de la figura del rebelde en el tirano Aguirre, de Adolfo Briceño Picón.” Ed. Revista Iberoamericana, University of British Columbia, ISSN 0034-9631.

- Canales, Carlos; Miguel del Rey, Vicente (2016) “El oro de América. Galeones, flotas y piratas”, Ed. EDAF, Madril, ISBN 9788441436558.

- Caro Baroja, Julio (2014) “Lope de Aguirre el ‘Traidor,’ Pedro de Ursúa el ‘Caballero’” Editorial Caro Raggio, Nafarroa. ISBN 9788470351150.

- Clendinen, Inga (2014) “Aztecs. An Interpretation.” Ed. La Trobe University, Victoria, ISBN 9781107693562.

- Cook, Noble David (1998) “Born to Die. Disease and New World Conquest, 1492–1650.” Ed. Florida International University ISBN 9780521627306.

- Cook, Noble David (2011) “Demographic Collapse: Indian Peru, 1520-1620.” Ed. Cambridge Latin American Studies ISBN-13 978-0521239950.

- Chasteen, John Charles (2001) “Born in Blood and Fire. A Concise History of Latin America.” Ed. Ebook and Quizzes, ISBN 978-0-393-62293-5.

- De las Casas, Bartolomé (2005) “Brevísima relación de la destrucción de las Indias.” Ed. Cátedra, Letras Hispánicas, Madril.

- Díaz del Castillo, Bernal (2003) “Historia verdadera de la conquista de la Nueva España”, Biblioteca Virtual Universal, Editorial del Cardo. Buenos Aires.

- Dodds Pennock, Caroline (2008) “Bonds of Blood. Gender, Lifecycle, and Sacrifice in Aztec Culture.” Ed. Palgrave MacMillan, ISBN 978-0-230-58233-0.

- Espino López, Antonio (2013) “La conquista de América”, Ed. RBA Libros, Bartzelona, ISBN 9788490066843.

- Espitia Ortiz, David Leonardo (2015) “Las cartas de relación como antecedente genérico de la narrativa histórica en las crónicas de Indias”, Doktoretza tesia, Universitat Autònoma de Barcelona.

- Estornés Lasa, Mariano (1987) “Biografía de Lope de Aguirre.“ Ed. Auñamendi Eusko Entziklopedia, Donostia, ISBN 2444-5487.

- Fulgencio López, Casto (1977) "Lope de Aguirre el peregrino: Primer Caudillo de América” Ed. Colección Majos y bajos, Madril, ISBN-13 978-8485056064.

- Funes, Jorge Ernesto (2009) “Una lanza por Lope de Aguirre” Ed. Platero, Buenos Aires, ISBN 950-43-0020-0.

- Gabilondo, Joseba (2009) “Apokalipsia Guztioi Erakutsia” Ed. Erein, ISBN 978-84-9746-500-7.

- Galeano, Eduardo (1971) “Open Veins of Latin America: Five Centuries of the Pillage of a Continent.“ Ed. Siglo XXI, ISBN 978-84-323-1145-1.

- Galster, Ingrid (2011):”Aguirre o La posteridad arbitraria. La rebelión del conquistador vasco Lope de Aguirre en historiografía y ficción histórica (1561-1992)”, Bogotá, ISBN 978-958-738-204-4.

- García Fuentes, Lutgardo (1991 ) “Sevilla, los vascos y América”, Ed. Fundación BBV, Bilbo ISBN 84-87168-30-2.

- Hemming, John (2009) “Tree of Rivers: The Story of the Amazon.” Ed.Thames & Hudson, ISBN 978-0500288207.

- Hemming, John (2009) “The Conquest of the Incas.” Ed. Mariner Books, ISBN 978-0156028264.

- Hunefeldt, Christine (2004) “A Brief History Of Peru.” Ed. Checkmark Books, ISBN 978-0816057948.

- Insausti, Gabriel (2020) “Utopía por qué Arcadia: Oteiza y América”, Ed. Centro Virtual Cervantes, Instituto Cervantes, Madril.

- Irigoien, Joan Mari (1979) “Lope Agirre.” Ed. Lur-Hordago argitalpenak, Donostia.

- Ispizua, Segundo de (1979), “Los vascos en América: México”, Ed: Ediciones Vascas, Bilbo, ISBN 9788485288526.

- Jos, Emiliano (1927) “La expedición de Ursúa al Dorado, la rebelión de Lope de Aguirre y el itinerario de los Marañones, según los documentos del Archivo de Indias y varios manuscritos inéditos." Ed. Boletín de la real academia de la historia, Huesca.

- La academia errante (1963) “Lope de Aguirre descuartizado.” Ed. Auñamendi, San Sebastián.

- Landa Goyogana, Josu (2009) "Lope de Aguirre: el poder y la furia", Afínita editorial, México. 

- León Portilla, Miguel (1959) “Visión de los vencidos: Relaciones indígenas de la conquista”, Ed. Universidad Nacional Autónoma de México, Mexico.

- Lewis, Bart L. (2003) “The Miraculous Lie, Lope De Aguirre and the Search for El Dorado in the Latin American Historical Novel.” Ed. Lexington Books, ISBN 978-0739107874.

- Lovell, William George & Cook, Noble David (2001) “Secret Judgments of God: Old World Disease in Colonial Spanish America.” Ed. University of Oklahoma Press.

- Mampel, Elena; Escandell, Neus (1984) “Lope de Aguirre. Crónicas 1559-1561”. Ed. Universidad de Barcelona, Bartzelona. ISBN 848541151X.

- Margus, Raymond (2016) “El mito literario de Lope de Aguirre en España y en Hispanoamérica." Ed. Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes, Alikante, CDU 821.134.2.

- Matamoro Blas (1986),"Lope de Aguirre: La aventura de El Dorado.” Ed. Historia 16, Madrid, ISBN 84-7679-032-5.

- Minster, Christofer (2019) “Biography of Lope de Aguirre.” Ed. ThoughtCo.com.

- Minta, Stephen (1994) “Aguirre: The Re-Creation of a Sixteenth-Century Journey Across South America.” Ed. Henry Holt & Co, ISBN 978-0805031034.

- Morales, Evo (2013) “Discurso del Presidente de Bolivia Evo Morales sobre la verdadera deuda externa”, Ed América Latina, Sukre.

- Núñez Cabeza de Vaca, Alvar (1984) “Naufragios”, Ed. Cátedra, Letras Hispánicas, Madril. ISBN 978-84-376-3922-2.

- Oteiza, Jorge (1975) “Quousque tandem. Ensayo de la interpretación estética del alma vasca.” Ed. Txertoa, Donostia. ISBN 8471480034.

- Oteiza, Jorge (2003) “Ahora tengo que irme.” Ed. Txalaparta, Tafalla, ISBN 978-84-8136-281-7.

- Otero Silva, Miguel (1979) “Lope de Aguirre, príncipe de la libertad” Editorial Seix Barral, Bartzelona. ISBN 8432203503.

- Papini, Gionvanni (1957) “Juicio universal” Ed. Manantial. Madril.

- Pérez-Reverte, Arturo (2010) “Patente de corso - Héroe, conquistador, asesino." Ed. XL Semanal Madril.

- Pinilla, Ramiro (1979) “Kaixo Aguirre“ Ed. Geroa, Bilbo.

- Posse, Abel (2017) “Daimón”, Ed. Grupo Lantia Publishing, ISBN 9788417103361.

- Román Hernández, Carlos Eduardo (2012) “El espectro de Lope de Aguirre en la novela hispanoamericana.” Ed. Auto-edición, Bogotá.

- Ruano Gutiérrez, Marina (2003) “Discurso del tirano Lope de Aguirre: Estudio comparativo de la carta a Felipe II de Lope de Aguirre con los textos de otros cronistas.” Ed. Sincronía, Universidad de Guadalajara, México, ISSN-e 1562-384X.

- Sáenz de Gorbea, Xabier (2006) “Las medallas de Oteiza. Memoria y revisión.” Ed. Cuadernos del museo Oteiza, Alzuza, Nafarroa.

- Sanchís Sinisterra, José (1992) “Lope de Aguirre, traidor” Ed. El Público, Madrid. ISBN 0005279490.

- Sender, Ramón J. (1998) "La aventura equinoccial de Lope de Aguirre." Ed. Magisterio, Madril. ISBN 978-842-181-840-4.

- Silverberg, Robert (1996) “Golden Dream: Seekers of El Dorado.” Ed. Ohio University Press ISBN 978-0821411704.

- Simón, Fray Pedro (2011) “Sixth Historical Notice of the Conquest of Tierra Firme. The Expedition of Pedro de Ursua and Lope de Aguirre in Search of El Dorado and Omagua in 1560–1.” Ed. Cambridge University Press, ISBN 9780511697142.

- Southey, Robert (2013), “La expedición de Ursúa y los crímenes de Aguirre”, Ed. Debolsillo, ASIN B00B02UQX8.

- Staden, Hans (1983) “Verdadera historia y descripción de un país de salvajes desnudos.” Ed. Argos Vergara, Bartzelona, ISBN 84-7178-629-X.

- Stirling, Stuart (2003) “The Inca Princesses: Tales of the Indies.” Ed. The History Press, ASIN B00BS03116.

- Torrente Ballester, Gonzalo (1941) “Lope de Aguirre. Crónica dramática de la Historia de América." Ed. Vértice, Bartzelona.

- Townsend, Camilla (2006) “Malintzin's Choices. An Indian Woman in the Conquest of Mexico.” Ed. University of New Mexico Press, ISBN 978-0-8263-3406-0.

- Urretabizkaia, Joseba (2019) “Lope Agirre, kantu alderraia,” Ed. Xibarit, Tolosa.

- Uslar Pietri, Arturo (2019) "El camino de El Dorado.” Ed. Dracena, ISBN 9788494906725.

- Van den Brule Arandia, Álvaro (2020) “La ruta española hacia El Dorado: vida y muerte del conquistador Pedro de Ursúa”, El Confidencial, Madrid.

- Valle Inclán, Ramón María del (2002) “Tirano Banderas.”, Ed. S.L.U. Espasa Libros, Madril, ISBN 9788423973194.

- Vázquez, Francisco (2007) "El Dorado: Crónica de la expedición de Pedro de Ursúa y Lope de Aguirre." Ed. Alianza Editorial. Madril.

- Vermeulen, Filip (2014) “Noticias de Aguirre”, https://noticiasdeaguirre.blogspot.com/

- Vieira Powers, Karen (2005) “Women in the Crucible of Conquest. The Gendered Genesis of Spanish American Society, 1500-1600.” Ed. University of New Mexico Press, ISBN 978-0-8263-3519-7.

- Zumalde, Iñaki (1964) “Ensayos de historia local vasca, De la anécdota como historia“, Colección Auñamendi, Ed. Auñamendi, Donostia, ISBN 738363.

- Zumalde, Iñaki (1970) “Oñate. Oñatiarras ilustres“, Ed. Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián, Donostia, ISBN 103/70.

- Zumalde, Iñaki (1976) “Boletín de la Biblioteca Municipal de Oñate. Lope de Aguirre en el cine“, Oñati, ISBN VI 1033-1972.

- Zumalde, Iñaki (1977) “Boletín de la Biblioteca Municipal de Oñate. Referencia inédita a Lope de Aguirre“, Oñati, ISBN VI 1033-1972.

- Wikipedia (2019): "Los conquistadores de las Américas" - Pertsonaia historiko guztiak eta eremu geografikoak.

- Wikipedia (2020): "Lope Agirre", "Lope de Aguirre"(espainolez)", "Los conquistadores de las Américas" - Pertsonaia historiko guztiak eta eremu geografikoak.

- Williamson, Edwin (2010) “The Penguin History of Latin America.” Ed. Penguin Books, ISBN 9780141034751.


                               ------------o0o0o-----------


D- LOPE AGIRREREN HIRU ESKUTITZAK

1- 1561eko abuztuaren 8an, Margarita uhartetik,

anaia Francisco de Montesinos dominikar probintzialari zuzendua,
2- 1561eko irailaren 20an, Borburatatik Felipe II.a erregeari zuzendua. Hiruetatik ospetsuena,
3- 1561eko urriaren 22an, Barquisimetotik, Pablo Collado gobernadoreari zuzendua.


                               ------------vVvVv-----------

  1. ESKUTITZA

"Francisco Montesinos anaia oso magnifikoa eta oso agurgarria, Santo Domingo uharteko probintziala eta Maracapana lehorreko kapitain nagusia.

Nire jauna,

Jaun oso magnifikoa eta oso agurgarria,

Nahiago genuke Zure Aitatasunaren ongietorria lore-sortekin egitea, arkabuzekin edo artilleria tiroekin baino, jende askok esan baitigu hemen oso eskuzabala dela guztian. Eta egia da, gaur egunean ikusi ditugun lanengatik, esan zigutena baino gehiago zarelako. Z.A.ren armen eta jardute militarren hain adiskidea izateagatik, eta horrela ikusten dugu gure zaharrek bertutearen eta nobleziaren gailurra, ezpatak eskuan lortu zutela.

Ez ditut ukatzen ezta gutxiago ere hemen dauden jaun guzti hauek, Peru utzi genuela Marañongo ibaira aurkitzera eta jendeztatzera. Batzuk herren eta beste batzuk osasuntsu, Perun egin ditugun lan ugariengatik. Eta ziur lurrak aurkitzerakoan, hutsalak izan arren, gelditu egiten ginen, erromesen arropak baino jostura gehiago duten gorputz triste hauei atsedena emateko.

Baina esaten dudanagatik eta gainditu ditugun lan askorengatik, konturatzen gara ibaiari eta itsasoari esker bizi garela, Eta goseak heriotzarekin mehatxatu gaitu. Eta beraz, gure aurka datozenak, konturatu daitezela hildako pertsonen izpirituen aurka borrokatzera etortzen direla.

Z.A.ren soldaduek traidore deitzen dizkigute. Zigortu egin beharko zenituzke horrelako gauzak esatearren, zeren eta Don Felipe Gaztelako Erregeari eraso egitea eskuzabalena eta animo handikoena soilik delako.

Izan ere, galerako lanbideak izango bagenitu, bizitzari ordena emango genioke. Baina gure patuengatik pilotak egiten eta lantzak ehotzen dakigu soilik, hori delako hemen dabilen txanpona. Eginkizun txiki hauen premia baldin badago hor, oraindik emango dizkizuegu.

Z.A.ri ulertarazten diot Peruk zenbat zor digun, eta egiten duguna egiteko daukagun arrazoi handia azaltzea ezinezkoa dela uste dut. Eta horregatik hemen ez dut ezer esango.

Bihar, Jainkoari atsegina emanaz, Z.A.ri bidaliko dizkiot gure artean egin diren paper guztiak, bakoitza bere askatasunean zeudela eginak. Eta hau diot pentsatuz hor dauden jaunak zelako deskargua egitea pentsatuko duten, Don Fernando Guzmani zin egin ziotelako bere erregearengatik. Eta Espainiako erresumengandik desnaturalizatu egin zirelako. Eta matxinatu zein altxatu egin zirelako herriarekin, eta erailtzeaz gain, justizia usurpatu zutelako bertakoak (magistratuak, erregearen izenean legea betearazten zutenak) zein beste pertsona asko armagabetuz, eta ondasunak lapurtuz.


Eta baita Alonso Arias, Don Fernandoren sarjentua, eta Ricardo Gutierrez bere zalduna. Beste jaun horiengatik ez dago zertan kontuak egin, alferrikakoa delako. Nahiz eta Ariasengatik ere ez nuke egingo, arrantzako sareak egiten ofizial bezala entrenatu izan ez balitz. Ricardo Gutierrez gizon ona litzateke beti lurrera begira egongo ez bazen, egiaz, traidore handi baten ezaugarria.

Bueno, agian Sevillatik etorritako Gonzalo de Zuñiga txordoak lagundu du. Har ezazu Z. A.k, grazia baldarrak esaten dituen gizabidetsu bat bezala, eta bere trikimailuak hauek dira: Popayanen Alvaro de Hoyon ezagutu zuen, bere erregearen aurkako matxinadan eta altxamenduan, eta borrokatzen ari zirela bere kapitaina utzi eta ihes egin zuen. Eta handik ihes egin ondoren, Peruko San Migel hirian aurkitu zen Silva urliarekin matxinada baten, eta erregearen kutxa lapurtu eta justiziak (magistratuak) erail zituzten. Eta berriro ihes egin zuen. Gizona jatekoa dagoen bitartean diziplinatua da, eta borrokarako momentuan beti ihes egiten du, bere sinadurek ihes egiterik ez duten arren.

Bakarrik gizon bat hemen ez delako sentitzen dut, eta Salguero da, oso ondo ulertzen duelako gordetzeko premia handia dugun ganadu hau. Minbreño nire lagun onari, eta Anton Perez eta Andres Diazi eskuak musukatzen dizkiet. Eta Mungia eta Artiagari Jainkoak barkatuko die, bizirik badaude ezinezkoa delako nire bizitza ukatzea, Z. A.ri erregutzen diodalako heriotzaren eta biziaren berri jakitea.

Nahiz eta denok batera joatea nahiko genuke zeu Z.A.a gure patriarka izanda, Jainkoarengan sinetsi ondoren, besteren bat baino gehiago ez denak, ez duelako ezer balio. Eta Z.A. ez zaitez Santo Domingora joan, ziur gaudelako dagoen tronutik bota egingo dutela, eta horretarako utzi edo nihil (ezerez).

Erantzuna Z.A.ri idatzita erregutzen diot, eta ondo tratatuko dugu elkar eta gerra aurrera joan dadila. Jainkoak traidoreei zigorra emango dielako, eta erregeak leialak berpiztuko dituelako, nahiz eta orain arte berpiztutako inor ez ikusi. Erregeak ez ditu zauriak sendatzen, ez eta bizitzarik ematen.

Jauna, oso magnifikoa eta oso agurgarria den Z.A.ren pertsona, gorde eta duintasunez handitu gure Margaritaren gotorleku hau. Gaur ostirala, musu ematen dio Zure Aitatasunari, zerbitzaria,

Lope Agirre.

(Inizialak, adeitasuna eta autografoaren sinadurak osatutako errubrika). Kristobal Galindok musu ematen die Jaunaren eskuei, bere anaia Alonso de Chaves."

                             ------------vVvVv-----------


2. ESKUTITZA

"Felipe erregea, espainiarra jaiotzez, Karlosen semea, garaiezina:

Lope Agirre, zure gutxieneko basailua, kristau zaharra, erdi mailako gurasoen hidalgoa, euskalduna jatorriz, Espainiako erresuman, Oñati hiribilduko bizilaguna, gaztaroan ozeano itsasoa zeharkatu nuen Peruko aldeetara, lantza eskuan gehiago balio nuelakoan, eta gizon on guztiek zor dutena betetzeagatik.

Eta, horrela, hogeita lau urtetan, Perun zerbitzu ugari egin dizut indiarren konkistetan, eta zure zerbitzura herriak jendeztatuz, batez ere zure izenean egon diren borroka eta batailetan. Beti ere nire indarren eta aukeraren arabera, zure agintariei ordainsariagatik enbarazu egin gabe, zure errege-liburuetan agertuko den bezala.

Ongi uste dut, errege eta jaun txit gorena, nahiz eta niretzat eta nire laguntzaileentzat ez izan horrela, baizik eta krudela eta esker txarrekoa gugandik jaso dituzun hain zerbitzu onengatik. Nahiz eta uste dut, baita, lur honetatik idazten dizutenek engainatu egiten zaituztela, urrun daudelako.


Ohartarazten dizut, errege espainiarra, aurkitzen zaren lekuan justizia eta zuzentasun guztia egon behar dela, lurralde hauetan dituzun hain basailu egokientzat. Nahiz eta nik, zure entzule, erregeorde eta gobernadore hauek erabiltzen dituzten krudelkeriak gehiago jasan ezinez, kideekin utzi egin dut, geroago esango ditut beraien izenak, zure obedientzia. Eta gure lurraldeetatik desnaturalizatuz, Espainia dena, eremu hauetan gure indarrek eutsi eta jasan dezaketen gerrarik ankerrena egitea zuri.

Eta honek, sinetsi ezazu, errege eta jauna, zure ministroek ezarri dizkiguten zerga, sari eta zigor bidegabeak handiak eta jasanezinak direlako. Beraien seme-alabak eta zerbitzariak zuzentzeko, gure ospea, bizitza eta ohorea lapurtu dizkigute. Ze tamalgarria den, oh erregea! eta egin zaigun tratu txarra.

Eta horrela ni, Txukinga haranean bi arkabuz tiroz zauritu nindutelako herren eskuin zangotik, Alonso de Alvarado mariskalarekin, zure ahotsa jarraituz eta Francisco Hernández Girónen aurka deituz, zure zerbitzura matxinatuta, gaur egun ni eta nire kideak heriotzara arte gauden eta egongo garen bezala. Izan ere, dagoeneko erreinu honetan zein krudel zaren badakigulako, eta fedearen eta hitzaren apurtzaile. Eta horrela, lur honetan zure barkamenak Martin Lutherren liburuak baino kreditu gutxiago dute.

Bada zure erregeordea, Cañete markesa, gaiztoa, lizuna, tirano maltzurrak, zure zerbitzura izendatutako Martin de Robles gizona urkatu zuen, eta baita Peruko konkistatzaile ausarta Tomás Vázquez. Eta Alonso Díaz tristea, erresuma honen aurkikuntzan Moisesen esploratzaileak basamortuan baino lan gehiago egin zuena. Eta Piedrahita, zure zerbitzuan borroka ugari hautsi zituena. Hain zuzen, Lukaran beraiek eman zizuten garaipena, eta gainditu ezean, gaur egun Francisco Hernandez izango zen Peruko erregea.

Eta ez ezazu kontuan larregi hartu zure entzuleek diotenez egin dizuten zerbitzuak. Izan ere, gezur handia delako zerbitzua deitzea zure errege funtsetik zortziehun mila peso gastatzea, beren bizio eta gaiztakerietarako. Zigortu itzazu gaizkile bezala, benetan direlako.

Begira ezazu, espainiar errege, ez zaitez krudela izan zure basailuekin, ezta esker txarrekoa ere. Zure aita eta zu Gaztelako erresumetan egonda, inolako kezkarik gabe, zure basailuek eman dizute, beren odolaren eta ondasunen truke, hemen diren hainbeste erresuma eta jaurerri. Eta begira, errege eta jaun, ezin duzula, errege justuaren titulua edukiz, inolako interesik izan lurralde hauetan ez zenuelako ezer arriskatu, aurretik bertan lan egin dutenak sarituak izan gabe.

Bide batez diot, errege gutxi batzuk soilik doazela infernura, gutxi zaretelako. Asko izango bazinete, inor ezingo zen zerura joan. Uste baitut bertan Lucifer baino okerragoak izango zinatekeela, egarria eta gosea eta giza odolaz elikatzeko anbizioa duzuelako. Baina ez naiz harritzen ez zuei kasurik egiten, beti adingabe deitzen zaretelako, eta gizon errugabe oro zoroa da; eta zuen gobernua airea da.

Eta benetan, Jainkoari solemneki botoa egiten diot, nik eta nire berrehun marañoi arkabuzariak, konkistatzaileak, hidalgoak, ez dizugula ministrorik bizirik utziko, badakidalako noraino iristen den zure barkaberatasuna. Eta gaurko egunean jaio diren dohatsuenak aurkitzen gara, Indietako eremu hauetan gauden bezala, Jainkoaren fede eta agindu guztiak osorik gordez. Eta ustelkeriarik gabe, kristau moduan; Erromako Ama Eliza Santuak agintzen duen guztia mantenduz. Eta aldarrikatzen dugu, bizitzan bekatariak izan arren, Jainkoaren aginduengatik martirioa jasotzea.

Amazonas ibaitik irten ginenean, Marañón ere deitzen dena, kristauak bizi ziren Margarita izeneko uharte baten ikusi nituen, Espainiatik etorritako harreman batzuk. Bertan dagoen luteranoen zisma handiak, beldurtu eta ikaratu egin gintuen. Izan ere, hemen gure konpainian alemaniar bat izan zen, Monteverde izenekoa bera, eta zatitua izatea agindu nuen. Patuek gorputzei ordainduko dizkie baina gu gauden lekuan, sinetsi, printze bikaina, denak erabat Kristoren fedean bizi direla.

Bereziki fraideen lasaikeria bizitzan eta ohituretan hain da handia eremu hauetan, egiaz, zure haserrea eta zigorra haien gainean jartzea komeni dela, ez baitago jada inor gobernadorea baino gutxiago harropuzten denik. Begira, errege, ez iezaiezu sinetsi esaten dizutena, han zure errege-pertsonaren aurrean isurtzen dituzten malkoak, hona agintzera etortzeko direlako.

Hemen duten bizitza ezagutu nahi baduzu, merkantzietan ulertzea da, ondasun mundutarrak lortu eta eskuratzea, elizaren sakramentuak prezio bidez saltzea; pobreen etsaiak, karitate gabeak, handizaleak, tripontziak eta harroputzak. Beraz, fraide bat baxuena izanda ere, lur guzti hauek agindu eta gobernatu nahi ditu. Jarri konponbidea, errege eta jaun, gauza hauetaz eta eredu txarrez, bertakoengan fedea ez dagoelako finkatuta ez itsatsita. Eta gehiago diotsut,: fraide hauen lasaikeria hemendik kentzen ez bada, eskandaluak ez dira faltako.

Baina ni eta nire kideek, dugun arrazoi handiagatik, hiltzea erabaki genuen arren, honetan eta iragandako beste gauza batzuetan, errege aparta, zu izan zara kausa. Ez baitzara atsekabetu basailu hauen lanagatik, ez eta arduratu zor diezun guztiagatik. Zeuk ez baduzu begiratzen beraiengatik, eta zure entzule hauekin oharkabetzen bazara, gobernuak sekula ez du asmatuko.

Bide batez, ez dago lekukorik aurkeztu beharrik. Baizik eta ohartaraztea nola hauek, zure entzuleek, urtean lau mila pesoko soldata eta zortzi mila pesoko eskupekoa dituztela. Eta hiru urteren buruan, hirurogeita hamar mila peso aurreztuta dituzte, eta herentziak eta ondasunak. Eta guzti horrekin, gizonezko bezala zerbitzatzeaz poztuko balira, gure lana erdi txarra izango zen. Baina, gure bekatuengatik, edozein lekutan aurkitzen ditugula ere, nahi dute gu belauniko jarri eta beraiek gurtzea Nabukodonosorri bezala. Gauza, egiaz, jasanezina.

Eta nik, zure zerbitzura izateagatik zaurituta eta herren nagoen gizona izanik, eta nire kideak zahartuta eta nekatuta bere horretan, ez dizut inoiz abisatzeari utziko, zure errege-kontzientzia ez dezazula fidatu abokatu hauengan. Ez dagokiola zure errege-zerbitzuari hauekin deskuidatzea, denbora guztia semeak eta alabak ezkontzen joaten zaielako, eta ez dutelako beste ezertaz ulertzen. Haien arteko esaera, eta oso ohikoa dena, honakoa da: "Ardurarik gabe eta gogoetarik egin gabe, gure etxea sabairaino".

Izan ere, fraideek ez dute nahi inongo indiar pobrerik absolbitu ez predikatu, eta Peruko etxe eta etxalde onenetan hartzen dute ostatu. Eta daramaten bizitza gogorra eta arriskutsua da, bakoitzak bere sukaldean dozena bat neska dituelako penitentzia bezala, eta ez oso zaharrak. Eta beste hainbeste mutil arrantzara joateko, eperrak harrapatzeko eta fruta ekartzeko. Banaketa guztiek beraiekin egin behar dituzte, eta kristauen fedean zin egiten dizut, errege eta jauna, eremu hauetako gaiztakeriei konponbidea ipintzen ez badiezu, zerutik zigorrada etorriko zaizula. Eta hau egiaz ohartarazteko esaten dizut, nik eta nire kideek ez dugulako nahi ez espero errukirik zugandik.

Ai! Ze lastima handia, Zesar eta Enperadore, zure aitak Espainiaren indarrarekin Alemania harroa konkistatu izana. Eta hainbeste diru gastatzea, guk aurkitutako India hauetatik eramandakoa, ezen gure zahartzaroaz eta nekeaz ez zarela mintzen, egun batean behintzat gure gosea berdintzeko. Badakizu eremu hauetan, errege eta jaun bikain, ikusten dugula Alemania armekin menperatu zenuela, eta Alemaniak Espainia bizioekin konkistatu duela. Eta egiaz, zoriontsuagoak gara hemen arto eta urarekin, soilik hain ironia txarretik bereizita gaudelako, bertan erori direnak beraien opariekin egon daitezkeena baino.

Izan daitezela gerrak izan ziren tokietan, gizonezkoentzat eginak baitziren. Baina inoiz, nahiz eta zoritxarra gugana ailegatu, ez diogu Erromatar Ama Santuaren Elizaren aginduen subjektu eta obeditzaile izateari utziko.

Ezin dugu sinetsi, errege eta jaun bikain, toki hauetan dituzun hain basailu onekin krudela zarenik. Baizik eta zure entzule eta ministro txar hauek, zure baimenik gabe aritzen direla. Esaten dizut, errege eta jaun bikain, zeren Los Reyes hiritik bi legoatara, itsasoaren ondoan, aintzira bat aurkitu zen non arrain batzuk hazten ziren, Jainkoak hala baimendu zuelako. Eta zure errege ondarearen entzule eta ofizial txar hauek, arrainaz aprobetxatzearren, beraien opariak eta bizioak asetzeko direlako, zure izenean alokatu egiten dute. Aditzera emanaz talenturik gabekoak izango bagina bezala, zure borondateagatik dela.

Horrela bada utz egiguzu, jauna, arrainen bat harrapatzen behintzat, aurkitzen lan egin genuelako. Gaztelako erregeak ez duelako laurehun pesoren premiarik, hori baita alokatzen den zenbatekoa. Eta beraz, errege argitua, ez dugu mesederik eskatzen Kordoban, ezta Valladoliden edo Espainia osoan ere, zure ondarea baita. Atsekabetu zaitez jauna, lur honen fruitu eta probetxuekin gizagaixo nekatuak elikatzen. Eta begiratu, errege eta jaun, guztiontzat dagoela Jainkoa, justizia berdina. Saria, paradisua eta infernua.

Berrogeita hemeretzigarren urtean, Cañeteko markesak Amazonas ibaiaren bidaia eman zion Pedro Urtsuari, nafarra, eta egia esateko, frantsesa. Eta hirurogeita hamargarren urtera arte eman zuen itsasontziak egiten, motiloien tribuaren probintzian, Peruko lurraldean. Eta indiarrak kaskamotzak (txapel itxurako ile mozketarekin) direlako, motiloiak deitzen dira. Nahiz eta itsasontzi hauek, egin ziren lurraldea euritsua delako, uretara botatzerakoan gehienak hautsi egin ziren. Eta almadiak egin genituen, eta zaldiak eta haziendak (norbaitek dituen ondasunen multzoa) utzi genituen, eta ibaian behera abiatu ginen, geure pertsonen arrisku handiaz. Eta ondoren Peruko ibai boteretsuenekin egin genuen topo, eta beraz ur gezan aurkitu ginen. Hirurehun legoa ibili ginen lehen begiratuan, lehenengo aldiz ontziratu ginen kaitik.

 Gobernadore hau hain zen doilorra, handinahia eta miserablea, ezin izan genuela jasan. Eta beraz, ezinezkoa delako bere ekintza gaiztoak azaltzea, eta nire parte-hartzeagatik alboan nagoelako, eta izango nauzulako, errege eta jaun bikain, hil egin genuela baino ez dut esango. Heriotza, zinez, oso laburra. Eta gero gizon gazte bat, Sevillako zalduna, D. Fernando de Guzman izenez, gure erregetzat altxatu genuen eta horixe zin egin genuen. Zure errege-pertsonak horretan gabiltzan guztien sinadurak ikusiko dituen moduan, India hauetako Margarita uhartean geratzen direnak.

Eta niri bataila-eremuko maisu izendatu ninduten. Eta haien irainak eta gaiztakeriak onartzen ez nituelako, ni hiltzea nahi zuten. Eta neronek hil nituen errege berria eta bere guardiako kapitaina, eta teniente jenerala, eta lau kapitain, eta bere maiordomoa, eta kapilaua, mezetako apaiza, eta nire aurkako koalizioko emakume bat, eta Rodaseko komendadore bat, eta almirante bat eta bi alferez, eta beraien beste bost edo sei aliatu.

Eta gerra aurrera eramateko eta bertan hiltzeko asmoarekin, zure ministroek gurekin erabiltzen dituzten krudelkeria ugariak direla eta, berriro kapitainak eta sarjentu nagusia izendatu nituen. Eta ni hiltzen ahalegindu ziren, eta denak urkatu nituen.

Eta gure norabidea jarraituz, heriotza horiek guztiak eta ustekabe txarrak igaro ondoren Marañón ibai honetan, bere ahoraino eta itsasoraino ailegatzeko hamar hilabete eta erdi baino gehiago behar izan genituen. Ehun egunetan ibili ginen zehatz. Mila eta bostehun legoa joan ginen. Ibai handi eta beldurgarria da: laurogeita hamar legoako ur geza ditu ahoan, eta ez esaten duten bezala. Hainbat adarretatik ur-laster handiak ditu, eta habitatu gabeko zortziehun legoa, inolako herrixkarik gabe, guk egin dugun txosten batetik zure maiestateak ikusiko duen bezala, oso egiazkoa. Jarraitu genuen ur-lasterrean, sei mila uharte ditu. Jainkoak daki nola egin genuen ihes aintzira beldurgarri honetatik.

Ohartarazten dizut, errege eta jaun, ez hornitzeko edo baimenik eman zorigaiztoko ibai honetarako armada bat egiteko, zeren kristau fedean zin egiten dizut, errege eta jaun, ehun mila gizon etorriko balira, inork ez zuela ihes egingo. Txostena faltsua delako, eta ibaian ez dago besterik desesperatzea baino, batez ere Espainiako hasiberrientzat.

Gaur egun zuzentzen ditudan kapitainak eta ofizialak, eskakizun honetan hiltzea agintzen dutenak, iraindutako gizonak diren heinean, hauek dira: Juan Jeronimo de Espíndola, genoarra, infanteriako kapitaina. Bi andaluziar, Diego Tirado zaldizko kapitaina, andaluziarra, zure entzuleek, errege eta jaun, bidegabekeria handiz kendu zioten bere lantzarekin irabazitako indiarrak, eta Roberto de Coca nire guardiako kapitaina. Eta Nuño Hernández alfereza, valentziarra. Juan López de Ayala, Cuencakoa, gure ordaintzailea. Blas Gutierrez alferez jenerala, konkistatzailea, hogeita zazpi urtekoa, jaiotzez Sevillakoa. Custodio Hernández, alfereza, portugesa. Diego de Torres, alfereza, nafarra. Pedro Rodríguez Viso sarjentua. Diego de Figueroa. Cristóbal de Rivas, konkistatzailea. Pedro de Rojas, andaluziarra. Juan de Salcedo, zaldun alfereza. Bartolomé Sánchez Paniagua, gure aguazila. Diego Sánchez Bilbao, gure ordaintzailea.

Koalizio honetako beste hidalgo askok Jainko Gure Jaunari otoitz egiten diote, handitu zaitzala beti ondasunean eta oparotasunean turkiarraren eta frantsesen eta beste guztien aurka, lurralde hauetan gerra egin nahi badizute. Eta honetan, Jainkoak grazia eman gaitzala zor zaigun prezioa gure armekin lor dezagun, legez zor zitzaiguna ukatu egin zaigulako.

Euskal lurreko basailu leialen semea, eta heriotza
arte errebeldea zure eskergabetasunagatik,

Lope Agirre, Erromesa."


                               ------------vVvVv-----------

 3. ESKUTITZA

"Jaun oso magnifikoa,

Berorren eskutitz bat jaso nuen, eta opari handia bertan agintzen dizkidazun barkamen eta eskaintzengatik. Nahiz eta ni, gaur egun eta heriotzatik gertu zein heriotza ondoren, erregearen barkamena gaitzesten dut.

Eta are gehiago Berori gorrotagarria zait, zenbat eta gehiago b.rren barkamenak ez direnean lehen lasaitura iristen, nik B.rri egindako haserre berezia edo zerbitzuzkoa izango balitz. Badirudi ados jartzeko aukera genukeela, baina ez da hortaz aritu beharrik entitate txikiko zentzugabekeria delako. Eta ez naiz atzera egiten duen gizona hainbeste arrazoiz hasitakoan, batez ere hilkorra izanik, naizen moduan.

Berorrek dio mila bizitza galduko zituela beren erregearen zerbitzura. Gorde B.ek bat bakarra, bera galduz gero erregea ez delako nahigabetuko. Ona da munduarekin konplitzea, eta osasunari ere begiratu egin behar zaio. B.ek arrazoi osoa du erregea zerbitzatzeko, hainbeste hidalgoen izerdiaren kontura eta batere lanik egin gabe, pobreen izerditik jaten ari delako. Erregeak egiten dituen horiengatik eta antzerako gauzengatik, Jainkoak zerbitzu handiak jasotzen ditu. Etor dadila B.ri bi titulu izendunekin gizon onei legeak jartzera.

Ez saiatu ni barkatzen, B.ek baino hobeto dakidalako zer barka dezakezun. Erregeak Baga erregeak bederatzi urteren ondoren Martin de Robles ona urkatu zuen. Eta Tomas Vázquez kementsua. Eta Antonio Díaz konkistatzailea. Eta Piedrahita. Lepoan barkamenak zituztela urkatu zituen. Madarikatuak izan daitezela gizon txiki eta handi guztiak, beraiek lan egiten zuten tokian batxilergo bat (pertsona ikasia) sartzea onartzen baitute, eta guztiak ez hiltzea hainbeste kalteren arrazoi direnean.

B.ek agindu dezala nik jan behar dudana hornitzeko, eta etor dezala gurekin hitz egitera ordubetez. Ziurra delako etorri ahal izango dela, gutako edozein baino gehiago B.rri dagoen tokira. Eta hau laburra izan dadila, Jainkoari agintzen diodalako lur honetan bizirik den ezer ez dudala utziko.

Ez pentsatu B.ek ni beldurtzea erregeari egin behar dion zerbitzua dela eta. Hemen datozenen arteko gazteenak, hemezortzi urtekoak direnak, zerbitzu gehiago egin diote B.ek mila urte bizi izanda egin ditzakeenak baino. Zenbat eta gehiago, gu besomotz eta herren gaudenok zerbitzatu izanagatik, eta B.ek gerra hautsi duzulako, estutu gogor ukabilak hemen eginbehar asko emango dizugulako, bizitzea gutxi nahi dugun jendea garelako.

Elizak izan duen zoritxarrak atsekabe handia sortu dit. Ornamentu guztiak hemen daude, eta ez da ezer falta. Badirudi tximista batek urrutitik salto egin zuela. Baina zoritxarra gertatu egin da. Berdin ordainduko dugu urrearekin, zilarrarekin eta jantziekin, zegoena baino hobeto gera dadin.

Eta karitatez janaria hornitu gaitzazu, non beharrezkoa ez den izango mehatxatzen diguten eremu zabal horretara bila joatea. Eta Jainko gure jaunak gorde eta handitu dezala B.en pertsona oso bikaina, B.ek nahi duen bezala.

Herri honetatik gaur asteazken eguerdian, B.en eskuak muin egiten ditu zure zerbitzariak,

Lope Agirre.

B.ek egidazu mesedea itzuli nazatela lapurtu didaten hiru behor eta melokotoi koloreko moxal bat. Eta honetan mesede handia egingo diguzu. Eta bestela, dena hemen gelditzea izango da B. El Tocuyon indarberritu arte.

Gobernadore oso magnifikoari, Pablo Collado lizentziatua, nire jauna."

(Indietako artxibategia, Sevilla. Justizia. Santo Domingoko audientzia. Pablo Colladorri egindako egoitza. 47. apala, 3. tiradera, 44/1. paper-sorta.)